Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txirri 1

iz. Zool. Eskiolopazidoen familiako hainbat itsas hegaztiren izena. Gorputzez sendo samarrak dira, baina neurriz ez oso handiak, 12-19 cm luze. Moko luze zorrotza izaten dute; isatsa eta hegoak, aldiz, labur samarrak. Itsasertzean, lohi artean ibiltzen dira. Harrak, intsektuak, oskoldun eta arrain txikiak jaten dituzte. v Txirri txikia (Calidris minuta). 12-14 cm luze dena eta bizkarralde arre grisaxka eta sabelalde zuria dituena. Mokoa eta hankak beltzak ditu. v Txirri zuria edo hiru hatzekoa (Calidris alba). 18-20 cm luze dena, eta kolorez, neguan bizkarraldea gris zurixka, eta udan, herdoil kolorekoa duena. Moko zuzena izaten du, kolorez beltza. Horiez gainera ezagunak dira txirri iluna (Calidris maritima) eta txirri kurlinka (Calidris ferruginea) ere, besteak beste.