Txing
edo Qing. Txinako azken enperadore dinastia (1644-1911). Dinastia hau aginpidean egon zenean hirutik biderkatu zen Txinak ordu arte zuen lurraldea, errusiarren eta mongoliarren kaltetan. Trabak jarri zizkion Txinaren modernizazioari eta mendebalera hurbiltzeari. Opioaren gerrak (1839-42), Ingalaterraren eta Frantziaren aurkakoak (1856-58), Txinaren eta Japoniaren artekoak (1894-95) eta boxer taldekoen matxinadak (1900), ahuldu egin zituzten herrialdea eta dinastia. 1911ko iraultza garaile atera zenean bukatu zen Qing dinastiaren aginpidea.