Txilderiko Ia
Franko saliarren erregea 457-481 urteetan, Meroveoren semea eta Klovisen aita (?, 436 - Tournai, 481). Turingiara erbesteratu zuten baina 463. urtean itzuli eta berreskuratu zuen erregetza. 1653. urtean haren hilobia aurkitu zuten Tournai-ko hirian eta armak, harribitxiak, urrezko txanponak eta gisa honetako gauzak aurkitu zituzten gorpuaren ondoan.