Txieng Mai
Thailandiako iparraldeko hiria eta Txiang Mai probintziako hiriburua, Mae Nam ibaiaren ertzean. 164.382 biztanle. Unibertsitatea (Thailandiako iparraldeko kultura gune nagusia da). Nazioarteko aireportua. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Industria (zilarreria, zurgintza, kimika industria) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Hiri ikusgarria da eta aipagarriak dira, besteak beste, hiritik hurbil dagoen Wat Phra That Doi tenplua, Thailandiako mendi gorenetako batean eraikia (XIV. mendeko monasterioa, pagoda), 1345. urteko Wat Phra Sing tenpluko budaren irudia eta Wat Chedi Luang tenplua.