Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tuntun 3

iz. Zool. Prunelidoen familiako zenbait txori paseriformeren izena. Neurriz txikiak dira, txolarrearen paretsukoak. Mokoa labur samarra dute, baina fina eta zorrotza. Kolorez arre ilunak edo beltzaranak izan daitezke. Intsektuak, armiarmak eta belar-haziak jaten dituzte batez ere. v Tuntun arrunta (Prunella modularis). 14,5 cm inguru luze dena eta bizkarraldea arre iluna eta papar-sabelak grisak dituena. v Mendiko tuntuna (Prunella collaris). 17,5 cm inguru luze dena eta kolorez beltzarana edo gris arrea dena. Mendian ibiltzen da, leku harritsuetan batez ere.