Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ttakun Kultura Elkartea

Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1991ko azaroan sortu zen Lasarten euskararen normalizazioa bultzatzeko helburuarekin. Hainbat lantaldetan banatua dago, eta aisialdi taldeak haur, gazte eta gurasoei zuzenduriko ekimenak garatzen ditu; kultura taldeak, berriz, kultura ekimenak eta Jalgi Kafe Antzokiko edukia ditu bere esku. Komunikazio taldeak Txintxarri aldizkaria argitaratzen du.