tsunami
iz. Lurrikara baten ondorioz sortzen den itsas uhin handia, kostalde batzuetan, batez ere, itsaspeko lurrikarak gertatzen diren lekuetan, kalte handiak sortzen dituena. Itsaso zabalean uhinak metro bat baino gutxiago izan dezake, baina 15 m edo gehiago ere izan ditzake sakontasun kostaldeetako uretara iristen denean. Itsaso zabalean uhinak 100-150 km-ko luzera eta 640-960 km orduko lastertasuna izaten du. Sumendietako leherketa indartsuek edo itsaso azpian gertatzen direnek tsunamiak sor ditzakete. Adibidez, 1883. urtean, Krakatoako sumendiak eragin zuen tsunami handi bat.