Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trujillo

Peruko iparraldeko hiria eta portua, Libertad departamentuko eta Trujillo-ko probintziako (6.951 km2) hiriburua, Ozeano Barearen ertzean. 532.000 biztanle. Unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Artzapezpikutegia. Industria (azukre findegiak, janari industria, ehungintza) da ekonomia jarduera nagusia. Monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira 1647-1666 urteetako katedrala, XVIII. mendeko eliza barrokoak, Belen ospitaleko eliza (1680), Santa Teresa komentuko eliza (1773) eta jauregi barroko ugari (Herreratarrena, Ganoza Chopiteatarrena). v Historia. 1535. urtean sortu zuen hiria Miguel de Estete espainiar konkistatzaileak, Chanchan antzinako hiritik hurbil. Kolonia garaian (XVII-XVIII. m.) hiria gotortu zuten, eta Independentziako gerra garaian Peruko hiriburua izan zen.