trokoforo
iz. Biol. Itsas anelidoen eta muskuilu mota gehienen larba, txikia, gardena, eta noragabe igeri egiten duena. Trokoforoak biribilak dira edo udare formakoak, eta inguruan igeri egiteko erabiltzen dituen ilearen antzeko egitura txikiak ditu (“prototrokoa”). Horiez gainera, goiko ileen ondoan geruza sentibera bat du eta begi bat (ocellus); behean ahoa, sabela, uzkia eta beste zenbait egitura ditu, solenozitoa besteren artean, hots, barruko ur gaziaren orekari eusten diona.