Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trokilido

izond. Zool. Apodiformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Neurriz txikiak dira, 5-21 cm luze. Moko fin luzea dute, batzuek punta-okerra. Oso kolore ikusgarriak dituzte, biziak eta distiratsuak. Habiak amaraunez eta kotoiez egiten dituzte. Hegada azkarrekoak dira, baina lurrean trebetasun gutxi dute; zuhaitz-adarrak oratzeko bakarrik erabiltzen dituzte hankak. Intsektuak, loreetako nektarra eta landare zukuak dituzte elikagaiak. Hego Ameriketan bizi dira batez ere. Familia honetako txoririk ezagunenak kolibriak dira.