Tristan da Cunha
Ozeano Atlantikoko hegoaldeko uhartedi britainiarra, Esperantza Oneko Lurmuturretik hegoaldera, 3.000 km-ra. Izen bereko uharteak (104 km2), Gough uharteak (93 km2) eta beste uhartetxok osatua da. 209 km2 ditu guztira eta 296 biztanle. Sumendiek eragindako uharte menditsuak dira (2.000 m Tristan da Cunha uhartean) eta arrantza (otarraina) eta laborantza (patata, fruitu arbolak) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1942. urtean meteorologia behatoki garrantzitsu bat zabaldu zuten Gough uhartean. v Historia. 1506. urtean aurkitu zuen izen bereko itsasgizon portugaldarrak. 1816an britainiarren administraziopean zegoen eta base bat egokitu zuen bertan Napoleon Santa Elena uhartean zen artean. 1961. urtean erupzio bortitza gertatu zen eta uharteko biztanleek irten behar izan zuten uhartetik. Gehienak itzuli ziren, nahiz gobernuak bestelako bizitokiak eskaini.