Tristam
edo Tristao, Nunho. Itsasgizon portugaldarra (Rio de Oron hila, 1447). 1440. urtean irten zen Lisboatik eta, Saharara iritsita, Zuria lurmuturreraino aurreratu zen. Bidaia horri esker, Portugalgo marinelek Afrikan aurki zitzazketen lurralde guztiak bereganatzeko bulda jaso zuen Henrike Itsasgizonak Nikolas V.a Aita Santuaren eskutik. Bigarren bidaian (1443) Arguin-go uharteraino iritsi zen Nunho; hirugarren bidaian, Rio de Oro esploratzera zihoala, eta Senegal ibaiaren bokaleraino heldu ondoren, hil zen.