Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toyotomi Hideyoshi

Japoniar gudaria eta politikaria (Nakamura,1536 - Fushimi, 1598). Oda Nobunagaren gudarosteko kidea izan zen. Nobunagaren gudarostean zela borroka askotan parte hartu zuen eta jauregi eta lurralde asko konkistatu zituen. Oda Nobunaga hil ondoren (1582) haren ondorengoa izan zen. Osakako jauregi handia eraikiarazi zuen eta feudoak menderaturik, Nobunagak hasitako Japonia bateratzeko eta baketzeko lanak jarraitu zituen. Txina konkistatzeko ahaleginak egin zituen; Korea menderatu zuen Txina hartzeko bidea errazteko, baina txinatarrek beren osteak Koreara bidali eta japoniarrek atzera egin behar izan zuten (1598). Adimen eritasun bat zuela eta Tokugawa Ieyasuk hartu zuen haren tokia eta Japoniako agintari nagusietakoa izan zen.