toskanar
izlag. eta iz. Italiako erdialdeko eskualde Toskanakoa; Toskanari dagokiona; Toskanako eskualdeko biztanlea. v Arkit. Antzinako Erroman sortu ziren bi ordena klasikoetako bat, Etruriakoa jatorriz. Doriar ordena baino sendoagoa eta sotilagoa da. Harroin bat izaten du azpian. Fustea ildorik gabea da; kapitelak ez du apaingarririk eta arkitrabea, frisoa eta erlaitza lauak dira. Ez dago ordena honen ezaugarriak bakarrik dituen eraikuntzarik.