Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tortrizido

izond. Zool. Lepidopteroen ordenako izen bereko familiako gau-tximeletez esaten da. Neurriz txikiak izaten dira; kolorez arreak, batez ere, atzeko hegoetan; aurrekoak berde argiak dituzte baina marroiak edo horixkak ere izan ditzakete. Familia honetako tximeleta askoren larbak hosto-bilkariak dira; hostoa beren gainean bilduz egiten dute habia. Beste batzuenek landare zurtoinak, loreak edo fruituak zulatzen dituzte larba egoera igarotzeko. Familia honetako tximeletarik edo larbarik ezagunenak sagarraren harra Cydia pomonella eta haritzaren sitsa Tortrix viridiana dira.