Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tortosa

Kataluniako ekialdeko hiria, Tarragonako probintziaren hegoaldean, Ebro ibaiaren deltaren ertzean. 29.190 biztanle. Nekazaritza eremuko merkataritza (mahatsa, olibondoak, almendrondoak, arroza) eta industria (janari industria, kimika industria, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira XIV-XVIII. mendeetako katedral gotikoa, San Luis ikastetxea eta udal liburutegia. v Historia. Antzinateko Dertosa hiriari dagokio. Kartagotarren mende egon ondoren, erromatarrek konkistatu eta Julia Augusta Dertosa izena eman zioten. 713. urtean musulmanek hartu zuten eta 1148. urtean, genoarren laguntzaz, Ramon Berenguer IV.ak. Udal liburutegian XIII. mendeko Libre de les Costums generals de Tortosa dokumentu ospetsua gordetzen da, Kataluniako kodize garrantzitsuenetako bat.