Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Togliatti

(Antzina Stavropol) Errusiako mendebaleko hiria, Samara-ko eskualdean, Volga ibaiaren ertzean. 630.000 biztanle. Industria (automobilgintza, eraikuntzako gaiak, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia. Urtegi handi bat dago hiritik hurbil (5.200 km2), indar elektrikoa ekoizten duena.