Saturnoren satelite handiena. Saturnotik 1,21 milioi km-ra dago batez beste, eta 4.800 km ditu diametroak. 15,36 egun behar ditu bere ardatzaren inguruan bira osoa egiteko. Atmosfera duen eguzki sistemako satelite bakarra da eta metanoz osatua da. Huygens astronomoak aurkitu zuen (1655).