Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Titan

Mit. Greziako mitologian Uranoren eta Gearen sei semeetako bakoitzari eman ohi zaien izena. Titanak oinarrizko jainkoak dira, izadiaren indarrei dagozkienak; beren arrebekin (Titanida edo Titan deituak) ezkondu ziren eta haiekiko harremanetatik bigarren mailako hainbat jainko sortu ziren. Titan gazteenak, Kronosek, Geak hartara bultzaturik, aitari aginpidea kentzea lortu zuen eta hari esker Titanak unibertsoaren buruzagi bihurtu ziren, baina Kronosen seme Zeusek, aitari erregetza kendu, Zeruaren jabe egin eta bere burua Olinpoko errege izendatu zuen. Titanek Kronosi lagundu zioten Olinpoko jainkoen kontrako borrokan baina azkenik Olinpoko jainkoek Tartarora bota zituzten.