tiol
iz. Kim. Egitura aldetik alkoholaren tankerakoa den konposatu organiko alifatikoa edo aromatikoa, baina alkoholen OH taldearen ordez SH taldea duena. Tiol mota asko dago. Tiolek usain sarkorra eta sarritan kirastsua dute; etanotiola da gai guztien artean usain txarrenetakoa duena; mofetek botatzen duten isurkariaren osagaia da. Bitarteko organiko gisa erabiltzen dira; alkoholetatik eratorriak direnak tinten disolbatzaile gisa, plastifikatzaileak, botikak eta gomen azeleratzaileak ekoizteko eta abarretarako erabiltzen dira.