tetraonido
izond. Zool. Galiformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. 30-90 cm luze izaten dira. Gorputz sendoa dute, lepo laburra eta moko motz kakotua. Hegoak laburrak eta biribil samarrak dituzte, zangoak lumaz estaliak eta hanketako atzeko atzaparra besteak baino motzagoa. 17 hegazti mota biltzen dira tetraonidoen baitan; horietan ezagunenak basoilarra, lira oilarra eta elurretako eperra dira. Europako eta Asiako iparraldean eta Ipar Amerikan bizi dira.