Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tetraodontido

izond. Zool. Tetraodontiformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Gorputz sendoa eta biriblil samarra dute, arantza txikiz estalia; ahoa moko itxurakoa, bi barail estuz, hezurrezko bi xaflaz eta hainbat berezitasuneko hortzez hornitua. Edozein erasoren aurrean sabela haizez edo urez puztu eta tripaz gora, hilda bezala jartzen dira. 90 bat tetraodontido mota ezagutzen dira. Itsaso beroetan bizi dira batez ere.