Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tetigonido

izond. Zool. Ortopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Mota batzuek matxisaltoaren itxura duten arren, oro har hurbilago daude kilkerretatik. Atzeko bi hankak matxisaltoenak bezalakoak dituzte, baina haien aldean sabelalde sendoa dute eta antenak ere askoz luzeagoak. Hegoak luzeak edo laburrak izan ditzakete, baina batere ez dutenak ere badira. Sasi artean ibiltzen dira batez ere, ez matxisaltoak bezala belar artean, eta gauzaleak dira. Tetigonido motetan ezagunak dira Tettigonia viridissima eta Leptophyes punctatissima.