Tène, La
Suitzako historiaurreko aztarnategia, Neuchâtelgo aintziraren ipar-ekialdean. Era guztietako lanabesak, armak, ontziak eta hezurrak aurkitu dira bertan. Denak Europako Burdin Aroaren bigarren garaikoak dira, eta kultura zeltari dagozkio (K.a. V-II. mendeetakoak). Arkeologoek garai horri La Tène-ko zibilizazioa izena ematen diote; Hallstatt kulturaren ondorengoa da, eta K.a. V. mendean hasi eta erromatarren konkista arte iraun zen.