Temuco
Txileko erdi-hegoaldeko hiria, Araucania eskualdeko hiriburua, Cautin ibaiaren ertzean. 245.757 biztanle. Apezpikutegia. Nekazaritza (garia, oloa) eta industria (papergintza, zapatagintza, zurgintza, kimika industria) gunea. 1881. urtean eraikitako gotorleku baten inguruan sortu zen hiria. 1908. urtean sute batek hiriko alde handi bat suntsitu zuen.