Temistios
(Gr. Themistios). Greziar filosofoa eta hizlaria (Paflagonia, 317 - Konstantinopla, 388). Konstantinoplako unibertsitateko zuzendaria izan zen, eta Konstantinoplako prefektua Juliano Apostataren inperioaren garaian. Paganismoa eta kristautasuna elkartzen saiatu zen. Aristotelesi buruzko Parafrasiak eta Hitzaldiak idatzi zuen.