Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Temis

(Gr. Themis). Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, zuzenbidearen eta justiziaren jainkosa, Urano eta Gearen alaba. Zeusen emaztea zen, eta Moiren eta Horen ama. Zuhurtasuna eta justizia zituen ezaugarri nagusiak, eta gizonen artean ordena eta bakea gordetzeko bideak zehaztu zituen. Ezpata esku batean eta balantza bestean dituela irudikatu izan da.