teligonazeo
izond. Bot. Teligonalen ordenako izen bereko familiako belar landareez esaten da. Hostoak mamitsuak, osoak eta arrautza itxurakoak dituzte, landarearen beheko aldekoak aurka antolatuak eta goiko aldekoak txandaka antolatuak; loreak sexu banakoak eta ar-emeak oin banatan kokatuak dituzte; fruitua intxaurraren antzekoa dute, endokarpo mamitsua duena. Txinan, Japonian eta Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten dira. Theligonum cynocrambe izeneko motaren kimu berriak jateko onak dira.