Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tektosilikato

iz. Miner. Silikato mota bat, SiO4 tetraedroak elkarri lau erpinetatik lotuta dituena eta hiru dimentsiotako egitura osatzen duena; oxigeno atomo bakoitza bi silizio atomori lotua dagoenez, SiO2 du kimika osaera. Tektosilikatoak aluminosilikato bihurtzen dira, tetraedroaren erdian silizio ioia izan ordez aluminio ioia dutenean. Hirurogeita hamar tektosilikato motatik gora dira; kuartzoa eta feldespatoak dira garrantzitsuenak.