Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tekofileazeo

izond. Bot. Lilialen ordenako izen bereko familiako belar landareez esaten da. Zianastrazeo izenaz ere ezagutzen da familia hau. Tekofileazeoak Txilen, Kalifornian, Afrikako erdialdean eta hegoaldean hazten dira. 22 landare mota biltzen dira familia horren baitan. Sustraiak erraboila egiturakoak dituzte, zurtoina zuta eta nahiko motza. Hostoak zurtoinaren lurpeko partean edo lurraz goikoan izan ditzakete, eta egituraz luze estuak edo bihotz baten, disko baten edo arrautza baten formakoak izan daitezke; loreak sexu bikoak dira, zurtoin puntetan banaka edo mordoan antolatuak, eta fruitua kusku itxurakoa da eta hazi askokoa.