Teilhard de Chardin, Pierre
Frantses teologoa, filosofoa eta paleontologoa (Puy-de-Dôme, 1881 - New York, 1955). 1899. urtean Jesusen Lagundian sartu zen, eta 1911. urtean apaiz egin zen. 1920-1923 urteetan geologia eta paleontologia irakasle izan zen Parisko Institutu katolikoan. Zientzia espedizio askotan parte hartu zuen: 1923. urtean Paleolitos Aroko Ordoen zibilizazioa aurkitu zuen, 1929. urtean Shu Ku-tien-go indusketetan parte hartu zuen eta Sinanthropus-a aurkitu zuen. 1951. urtean New Yorken hartu zuen bizilekua, eta antropologia eta paleontologia ikerketak egin zituen Hego Afrikan. Katolizismoa zientzia modernora egokitzen saiatu zen eta gizonaren jatorria aztertu zuen. Giza Fenomenoa liburuan jaso zituen bere ideia nagusiak.
- teila perretxiko
- teilatu
- teilatu belar
- teilatupe
- teileria
- Teilhard de Chardin, Pierre
- teinkatu*
- teinkatu
- teismo
- Teisserenc de Bort, Léon
- teiu