Tarsos
Turkiako hegoaldeko hiria, Asia Txikian (Zilizia). K.a. XII. mendean argolidarrek sortu zuten. Hititek hartu zuten, eta itsasoko herriek ere menderatu zuten. Asiriarren eta pertsiarren mendean egon zen. K.a. 333. urtean Alexandro Handiak bereganatu zuen, eta ondoren seleukotarren mende egon zen. Pompeiok hartu zuen eta Juliopolis izena izan zuen denbora labur batez. 780. urtean arabiarren esku geratu zen, 965. urtean Nizeforok konkistatu zuen, eta 1199. urtean Armenia Txikiko hiriburu bihurtu zen. 1359. urtean mamelukoek hartu zuten, eta ondoren otomandarren esku egon zen. San Pauloren sorterria.