Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarski, Alfred

Poloniar matematikaria eta logikaria (Varsovia, 1902 - Berkeley, 1983). 1925-1939 bitartean Varsoviako unibertsitateko irakasle izan zen. 1939. urtean Estatu Batuetan bizilekua hartu zuen. Semantika logikoaren sortzaileetako bat izan zen, eta lan garrantzitsuak egin zituen logikaren, matematikaren, multzoen teoriaren eta aljebraren inguruan. Oso ezagunak dira haren egiaren teoria semantikoa eta hizkuntza eta metahizkuntzaren bereizketa, eragin handia izan dutenak semiotikaren eta logikaren alorretan. Obra garrantzitsuenak: The Concept of Truth in the Languages of Deductive Sciences (1933, Egiaren kontzeptua hizkuntza formaletan), Intruduction to Logic and to the Methodology of Deductive Sciences (1936, Zientzia deduktiboen logikarako eta metodologiarako sarrera), Logic, Semantics, Metamathematics (1956, Logika, Semantika, Metamatematikak).