Tárrega, Francesc
Kataluniar musikagilea eta gitarrista (Villarreal, Castellon de la Plana, 1854 - Bartzelona, 1909). Castellon-en egin zituen ikasketak, eta geroago, Valentzian eta Madrilgo kontserbatorioan. Madrilen jotzeaz gainera, Parisen, Londresen, Bruselan, Bernan eta Erroman ere eman zituen kontzertuak. Bartzelonan hartu zuen bizilekua eta oso ezagun bihurtu zen hiri hartako musika giroetan. Espainiar gitarraren eskola berria sortu zuen. Musika klasikoko lan asko moldatu zituen gitarrarako. Gitarrarako idatzi zituen lan aipagarriak: Lágrima, Capricho árabe, Sueño, Recuerdos de la Alhambra, eta Danza mora.