Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tapirrido

izond. Zool. Perisodaktiloen ordenako izen bereko familiako ugaztunez esaten da. Muturra proboszideoen antzekoa dute, tronpa modura luzatua, lepoa eta belarriak, berriz, zaldi baten itxurakoak dituzte eta gorputza zerriarenaren antzekoa. Motaren arabera 1,80-2,50 m luze izan daitezke. Azala eta zurdak arre ilunak dituzte, Malaiakoak izan ezik; hark gorputzaren aurreko aldea eta atzeko hankak beltzak ditu, gainerakoa zuria. Belarjaleak dira. Erdialdeko Amerikan, Hego Amerikan eta Asiako eki-hegoaldean bizi dira. Lau tapirrido mota biltzen dira familia horren baitan.