Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sutra

iz. Hinduismoan, esapide aforistiko laburra; budismoan, hitz lauzko idatzia, Theravada eta Mahayana eskolen idatzi sakratuen oinarrizko forma. Indiar filosofoek ez zuten idatziz lan egiteko ohiturarik, baina beren ideiak eta irakaspenak gogoan har zitezen haiek labur adierazteko ohitura zuten, eta horrela hasi ziren sutrak idazten. Hala, Indiako filosofia sistema gehienek beren sutrak dituzte, errituak eta agertzen dituztenak. Budisten sutretan, berriz, dotrinaren parte edo gai jakin bati buruzko adierazpenak eta gogoetak agertzen dira eta hinduismoarenak baino luzeagoak dira.