Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sunna

(Eusk. “ohitura”). iz. Erl. Islamismoan, Mahomaren esanen eta eginen multzoa, profetaren lagunek eta haren ondorengo bi belaunaldiek emandako lekukotzaren arabera. Musulmanen zuzenbidearen bigarren iturburua da Koran-aren ondoren. Hadit delakoak, hots, profetaren esanak edo eginak, IX. mendean finkatu ziren eta sei liburutan bildu.