sumo
iz. Japoniako gudu antzea. Borroka esparrua 4,6 m diametroko zirkulua da; helburua aurkaria zirkulu horretatik ateratzea edo zorua oinak ez diren beste ezein atalez ukiaraztea da. Sumo borrokariak gaztetatik bereizten dira eta hazten dira borroka lanbiderako; proteina anitzeko dieta bereziaz elikatzen dira gorputz handiak eta sendoak lortzearren (150 kg eta gehiago). Japonian zale asko biltzen dituen kirola da.