Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

suitzalgailu

iz. Kim. Sua itzaltzeko erabiltzen den gaia edo tresna. Ezagunena ura da, baina su mota jakin batzuk itzaltzeko egokiagoak dira beste gai batzuk: dentsitatea 1 baino apalagoa duten gaien sua itzaltzeko adibidez (ur gainean geratzen baitira) karbono dioxidoa erabiltzen da, eta hidrokarburo aseek sortutakoa itzaltzeko apar kimikoak (karbono dioxido eta ur nahastura); metalen eta ekipo elektrikoen sua itzaltzeko, berriz, nahastura kimiko lehorrak erabiltzen dira (sodio kloruroaren eta bikarbonato sodikoaren nahastura).