Suharto, Ahmed
Indonesiar politikaria (Jogjakarta, Java, 1921 - Jakarta, 2008). Holandako gudarosteko kide izan zen eta japoniarrek antolatu zuten Indonesiako gudarostean sartu zen 1943an. 1965ean estatu kolpe baten bidez aginpidea hartu zuen higikunde militarraren burua izan zen. Sukarno lehendakariaren gobernuan esku handia izan zuen baina Suhartok bere kargua uztera behartu zuen hura eta lehendakaritza eskuratu zuen 1968an. Indonesiako Errepublikako lehendakaria izan zen 1967tik 1998ra. 1998an, oso istilu larriak izan ziren berriz ere, eta ikasleak astebetez egon ziren kalean hiriburuan; ia 500 lagun hil ziren. Izan ere, Asiako hego-ekialdeko finantza krisiak bete-betean harrapatu zuen Indonesia, eta herriak konfidantza galdu zuen Suhartok hogeita hamar urte lehenago ezarririko erregimenean. Hala, 1998ko maiatzean dimisioa eman zuen, eta presidenteordeak, Bacharuddin Yusuf Habibiek, hartu zuen presidente kargua.
- suhar
- Suhare
- suharki
- suharri
- suhartasun
- Suharto, Ahmed
- Suhast
- Suhescun
- suhesi
- Suheskun, Bernard
- suhi