Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

suharri

iz. Kuartzo mota trinkoa, gris horixka, sua pizteko erabiltzen zena. Pipa suharriaz piztu.  v  Harri trinkoa da, opakoa eta oso gogorra. Oso puska zorrotzetan hausten da, eta hori dela eta antzina oso erabilia zen aiztoak eta beste tresna batzuk egiteko (lantza puntak etab.). Pospoloak asmatu ziren arte suharria erabiltzen zen sua egiteko. Gaur egun eltzegintzan eta adreilu mota batzuk egiteko erabiltzen da.