sublimazio
iz. Fis. Gai solido bat zuzenean, isurkari egoeratik pasa gabe, lurrun bihurtzea. Iodoak, naftalenoak, azido bentzoikoak, kanforrak eta karbono dioxido trinkoak, adibidez, jokaera hori dute. Aurkako prozesua adierazteko ere, hau da, gas egoeratik solido egoerarako pausoa, erabili izan da izen bera.