Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

soldadura

iz. Teknol. Bi pieza elkartzeko prozedura, piezen lotunearen inguruko materiala urtzeraino berotuz, nahiz beste material urtu bat erantsiz, egiten dena. Mota askotakoa izan daiteke: soldadura autogenoa (soldatu behar diren piezen ertzak urtuz egiten dena); arkuzkoa (materiala urtzeko arku elektriko batek sortzen duen beroa erabiltzen dena); gasezkoa (oxiazetilenoa eta oxigenoa nahastean sortzen den errekuntzaren beroa erabiltzen dena); azetilenozkoa (azetilenoa eta airea nahastean sortzen den errekuntzaren beroa erabiltzen dena); izpi elektronikoaren bidezkoa; erresistentziazko soldadura (aldi berean, presioa egin eta beroa ematen duena); aleaziozkoa (burdinazkoak ez diren aleazioak erabiltzen dituena); laser bidezkoa. || Prozedura horren bitartez lotu diren bi piezen arteko lotunea. || Soldatzeko balio duen eta horretarako prestatua den materiala (aleazioa edo material erantsia).