Solbes Mira, Pedro
Valentziar politikaria eta legelaria (Pinoso, Alacant, 1924). Zuzenbide eta zientzia politikoko ikasketak egin zituen, Madrileko Unibertsitatean. Ikasketak egin ondoren, administrazioan hasi zen lanean, teknikari gisa. 1985ean Europar Komunikazioetarako estatu idazkari izendatu zuten. 1991ko martxoan Felipe Gonzálezek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioaren ardura eman zion, Espainiako ekonomia Europakora egokitzeko prozesuan sortuko ziren eragozpenei aurre egiteko. 1992ko bukaeran, lehorteek Espainiako leku askotan sortzen zituzten arazoak zirela eta, Ureztatze Plan Nazional berri bat prestatu zuen. 1993an Ekonomia ministro izendatu zuten, Carlos Solchagaren ordez.
- solastoki
- solasturi
- Solatxi
- solbarda
- solbatazio
- Solbes Mira, Pedro
- Solchaga
- soldadu
- soldadu belar
- soldadugo
- soldadura