Solana Madariaga, Javier
Espainiar politikaria (Madril, 1942). Ipar Atlantikoko Hitzarmenaren Organizazioko idazkari nagusia. Fisika ikasketak egin zituen, Madrileko Unibertsitate Complutensean, 1964an. Urte hartan bertan Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) kide egin zen, eta Zientzia Ikerkuntzako Kontseilu Gorenean eta Estatu Batuetan egon zen ikasketak sakontzen. 1971tik aurrera alderdiaren ordezkaria izan zen Madrileko Koordinazio Demokratikoa izeneko plataforma antifrakistan. 1975ean Madrileko Unibertsitate Complutensean hasi zen lanean fisikako irakasle gisa. 1977-1996 bitartean Diputatu Kongresuko kide izan zen. 1982an, PSOEk hauteskundeak irabazi zituenean, gobernuko lehendakari berriak, Felipe Gonzálezek, Kultura ministro izendatu zuen, eta 1985ean gobernuko bozeramaile. 1988an Hezkuntza eta Zientzia ministro izendatu zuten. Lau urte geroago, Francisco Fernández Ordóñezen heriotzaren ondoren, González lehendakariak Kanpo Arazoetako ministerioa eskuratu zion. 1995ean NATOko idazkari nagusi hautatu zuten. 1997ko maiatzean garrantzi handiko akordioa lortu zuen Errusiarekin, Sobietar Batasun ohiko herrialdeei NATOko kide izateko aukera onartzen zielako. Hitzarmen hori "gerra hotzaren" amaieratzat har daiteke.
- sol 1
- sol 2
- Solá, José
- solairu
- Solal, Martial
- Solana Madariaga, Javier
- Solana, La
- solanazeo
- Solano, Susana
- Solario
- Solarte-Gallete