Solá, José
Katalan musikaria (Mollet del Vallés, Bartzelona, 1930). Bartzelonako Udal Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, Suñe Sintes irakaslearen esanetara, besteak beste. Ospe handia izan zuen orkestra zuzendari gisa, eta "La Orquesta José Solà" orkestrarekin Bartzelonako eta Espainiako areto ospetsuenetan jo zuen, dantza aretoak modan zeuden garaian. Gero telebistan aritu zen lanean, eta geroago zineman, Julio Coll eta Enric Estevarekin. Karrera luzea egin du zineman, telebistan, irratian eta publizitatean, eta era askotako partiturak idatzi ditu era askotako lanetarako. Lanik gogoangarrienetako bat El mago de los sueños (Ametsen magoa) du.