Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sobrarbe

Goi Aragoiko lurraldea, Huescako probintzian, Cinca eta Gallego ibaien artean. VIII. mendearen bukaeran Akitaniako Tolosako konderriaren mende zen, eta konde franko bat zen hango agintari. IX. mendean konderri independientea izan zen, baina Iruñeko erresumaren mendean gelditu zen lehenik eta Aragoiren barnean azkenik.