Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sistema

iz. Adigaien edo kontzeptuen multzo egituratua. Ptolomeoren astronomia sistema. Hizkuntza bat ez da handik eta hemendik bildurikako gai-pila, aitzitik sistema bat, bere egitura duen sistema, eta sistema horren elementuek sistematik hartzen dute bere izatea eta beren izaera, ez sistemak elementuetarik. || (Alde praktiko bat ere baduena). Irakaskuntza sistema. Sistema politikoak. || Mota bereko edo funtzio bereko gauzakien edo osagaien multzo egituratua. Eguzki sistema. Euskararen bost bokaleko sistema. Nerbio sistema. || Gauza abstraktuen multzo egituratua. Ekuazio sistema bat. Sistema hamartarra.  v  Sistema hamartarra. ik. hamartar.  v  Sistema bitarra. ik. zenbaki.  v  Erreferentzia sistema. Neurketa fisikoak egiteko erreferentzia gisa erabiltzen den koordenatu sistema.  v  Newton-en erreferentzia sistema edo erreferentzia sistema inertziala. Fis. Jatorritzat eguzki sistemaren masa zentroa eta hiru izar finkotatik igarotzen diren ardatzak dituen sistema. Beste edozein sistema, erreferentzia sistema horri buruz, lastertasun uniformez eta lerro baten gainean mugitzen dela onartzen da. Sistema horietan F indar jakin baten eragina duen m masa partikula bat a=F/m azelerazioz higitzen da. Newtonena ez den sistema batean, berriz, lurraren gainazalarekiko finkoa den sistema batean esate baterako, F=ma ekuazioa bete dadin, F indarrari sisteman diren inertzia indarrak batu behar zaizkio.  v  Kristal sistemak. ik. kristal.  v  Nazioarteko Sistema edo Nazioarteko Banakoen Sistema. ik. nazioarteko.  v  Neurri sistemak. ik. neurri.  v  Sistema periodikoa. ik. elementu.  v  Sistema termodinamikoa. ik. termodinamika.  v  Ekuazio sistema. Mat. Aldagai bereko ekuazio multzoa; aldagai horien balio jakin batzuentzat ekuazio denak aldi berean betetzen dira. Ekuazio sistema baten ebazpena ekuazio denak betetzen dituen aldagaien multzoa da. Ekuazio sistema batek infinitu ebazpen baditu, ekuazio sistema mugagabea da. Sistemak ez badu ebazpenik bateraezina dela esaten da. Sistema bateragarria deritzo, berriz, sistemak ebazpenik duenean.  v  Ekuazio linealen sistema. Lehen mailako ekuazioez osaturiko ekuazio sistema. Ekuazioek a1x1+a2x2+…+a1nx=b forma izaten dute. m ekuazio etanaldagai dituen sistema bat hala adierazten da:



Sistemaren A matriza aldagaien koefizienteez osaturik da, A=(aij) alegia. Sistemaren matriz osoa (B) berriz, aipaturiko A matrizari b1, b2, …,bm elementuez osaturiko zutabea gehituz lortzen da. Ekuazio sistema homogeneoa da, edozein i-rentzat bi=0 betetzen bada. Homogeneoa ez den sistema baten A eta B matrizeen heinak berdinak badira, sistema bateragarria da (Rouché-Fröbenius-en teorema), eta bestela sistema bateraezina da. Sistema mugatua dela esaten da sistema bateragarria denean, eta sistemaren aldagai zenbatekoa eta A-ren heina berdinak direnean. Sistema mugagabea dela esaten da, aldagai zenbatekoa eta sistemaren heina desberdinak direnean. Sistema homogeno batean A matrizaren heina aldagai zenbatekoa bezalakoa bada, sistema bateragarria da eta ebazpide bakarra du, ebazpide nulua alegia; matrizaren heina aldagai zenbatekoa baino txikiagoa bada, berriz, sistemak infinitu ebazpide ditu, eta indeterminatua dela esaten da. Bateragarria eta aldagai zenbateko adina ebazpen dituenari Cramer-en sistema izena ematen zaio.  v  Diru sistema. Diruaren eta gainerantzeko ordainketa bideen sorkuntza eta zirkulazioa arautzen duten erakunde, mekanismo eta arau multzoa.  v  sistema eragile. Inf. Konputagailu batek kontrolatzen duen software oinarrizkoa. Sistema eragileak hiru funtzio nagusi ditu: konputagailuaren hardware-a (memoria, inprimagailuak, disko unitateak, teklatua edo sagua) koordinatzea eta manipulatzea, artxiboak sistema desberdinetan gordetzea edo antolatzea (disko malguak, disko gogorrak, disko trinkoak edo zinta magnetikoak), eta hardware hutsegiteak eta datuen galera kudeatzea.  v  Banku sistema. Ekonomia sistema batean diruaren sorkuntza eta joan-etorria arautzen duten finantza erakundeen multzoa. Banku sistema guztiak maizenik gobernuaren kontrolpean izaten den banku nagusi batez, eta haren menpean izaten diren kreditu erakundeez (banketxe pribatuak eta aurrezki kutxak) osaturik izaten da. Banku nagusiaren ardurak asko badira ere, hauek dira nagusienak: 1. Hazienda Ministerioak ezarritako mugaren barnean diru papera jaulkitzea. 2. Batetik bestera dabilen diru zaharraren trukean diru berria ematea. 3. Altxor publikoarekin eragiketak, estatuari, gehienetan interesik gabekoak izaten diren dirutzak aurreratuz. 4. Sektore publikoari kredituak ematea, indarrean den ekonomia politikaren arabera. 5. Banketxeen banku lanak; ekonomiaren beharren arabera, banketxeen gordailuak hartuz, eta maileguak emanez. Bestetik, banku zentralak banketxe pribatu nahiz aurrezki kutxei erreserba funts jakin batzuk eskatzen dizkiete; banketxeek ematen dituzten maileguak erreserba horien arabera mugatuak direnez, banku zentralak erreserba funtsen zenbatekoa finkatzerakoan, kreditu kopuru osoa mugatzen du, eta baita, era berean, batetik bestera den diru kopurua ere. Banketxe pribatuak bitan bereizi ohi dira: merkataritza banketxeak eta industria banketxeak. Merkataritza banketxeek gizabanakoen gordailuak jaso eta maileguak ematen dituzte; horrez gainera, beren bezeroek egiten dituzten ordainketa eta kobru eragiketen ardura hartzen dute, eta finantza aholkularitza, baloreen kudeatzea edo bestelako finantza eragiketak ere bai askotan. Industria banketxeek inbertsio finkoak finantzatzeko erabiltzen diren dirutzak mailegatzen dituzte Banku sistema, finantza sistemaren oinarrizko elementua da (finantza sistema zentzu zabalean, banku sistemaz gainera, kapitaleen merkatuaz edo baloreen burtsaz osaturik baita). v Hizkl. Hizkuntzaren egoera jakin batean, sinkronia mailan, hizkuntza banakoak (fonema, morfema edo sintagma) elkarrekiko aurkakotasunez definitzen dituen erlazio multzoa. Adiera hori Saussure-ri zor bazaio ere, linguistikan aspaldixeagokoa da sistema hitza; XVIII. mendean, sistematzat hartzen da hizkuntza; XIX.eko konparatibisten eta historialarien lanetan, taxonomiari dagokio; geroago, Saussure-k aipatutako hizkuntza/hizketa bikotean, sistema hizkuntzari badagokio ere, Coseriu-k estuago hartzen du, bikotea hirukote bihurtuta: sistema/araua/hizketa; hor gainera, hizkuntza baino abstraktuagoa eta funtzionalagoa ere bada sistema. v Pol. Erregimen politiko, gobernu era edo estatu era bakoitzak arlo horretan duen arau eta printzipio multzoa, eta bere doktrina osatzen duena.