sinpatiko
iz. eta izond. Neurol. Nerbio sistema begetatiboa osatzen duten bi zatietako bat. Bizkarrezurraren alde banatan dauden bi kiriok osatua da. Kirio nagusi horietako gingilek bizkarrezur muinetik datozen adarrak (aferenteak) jasotzen dituzte, eta gingil haietatik ateratzen dira organoetara edota beste nerbioetara doazen adarrak (eferenteak). Kirio sistema sinpatikoaren eginkizuna da zuntz leuneko gihar eta bihotza uzkurraraztea, eta lotura zuzena du iraitz-aparatuarekin, odol hodien higadurarekin eta elikatze prozesuekin.