Sinopoli, Guiseppe
Italiar musikagile eta zuzendaria (Venezia, 1946). Medikuntzako ikasketak egin zituen eta Paduako Unibertsitatean graduatu zen; musika ere ikasi zuen Veneziako Kontserbatorioan. Psikiatra eta kirurgialari gisa lan egin zuen eta Veneziako Kontserbatorioko irakasle izan da. 1975ean musika garaikideko talde bat sortu zuen eta musika garaikideko programak antolatu ditu Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin. Konposizioari dagokionez, lanak idatzi ditu ganbera musikako taldeetarako, abesbatzetarako eta ahotserako, baliabide elektronikoez lagunduta jotzekoak gehienak. Londresko Elkarte Filarmonikoko zuzendari nagusi, 1983an, eta Dresdengo Estatu Antzokiko zuzendari musikal, 1990ean, izendatu zuten.